Basquezinema katalogoko parte izateko aukera
Urriaren 15era arte, ostirala, egin daiteke filma urtekariaren hurrengo alean sartzeko eskaera.
Euskal Produktoreen Elkartea 2011. urtean hasi zen Basquezinema films & tv aldizkaria argitaratzen. Bertako zein nazioarteko irakurlegoari zuzenduta dagoen argitalpenak Euskal Herriko ikus-entzunezko ekoizpenaren zati handia biltzen du (film luzeak, laburrak, dokumentalak eta tv movie-ak) eta urtean zehar estreinatu diren zein produkzio fasean dauden lanen informazioa eskaintzen du. Horretaz gain, zuzendariek beren lanei buruz egindako iruzkinak irakur daitezke, beraz, filmak sakonago ezagutzeko aukera ematen du. Bestetik, ikus-entzunezko sektoreari buruzko informazio gehigarria irakur daiteke, hala nola bertako zinema jaialdi garrantzitsuenei eta Film Comissioei buruzkoa.
Euskal ikuz-entzunezkoen ikusgarritasuna handitu eta nazioarteko hedapena bultzatzeko asmoa du aldizkariak. Horretarako, nazioarteko zinema jaialdi eta merkatu nagusietara bidaltzen dute, Euskal Produktoreen Elkartearen webgunean eta sare sozialetan zintzilikatzeaz gain.
Beren lana urtekariaren hurrengo alean jasotzea nahi dutenek, elkartearekin harremanetan jarri behar dute info@epe-apv.com helbidearen bidez. Urriaren 15ean, ostirala, amaituko da horretarako epea.