Basauri, zientzia fikzioaren hiriburua

Basauri Con 1.0 izeneko jaialdia egingo dute ostiraletik igandera bitartean. Edward James Olmos eta Mary McDonnell aktoreek parte hartuko dute. 'Battlestar Galactica' telesailean aritzen dira biak.


Social antzokian izango da jaialdia. Proiekzioez gain, lehiaketak eta kontzertuak ere izango dira. Horrekin batera, James Olmosek eta McDonellek aktoreek autografoak sinatuko dituzte.
Informazio gehiago: www.basauricon.com