Basamortua aurrera
Ingalaterrako East Anglia unibertsitateak aurkeztutako txostenaren arabera, klima aldaketak ondorio larriak izango ditu Europan. Ikerketak egutegi-efektua aztertu du eta Mediterraneo aldeko herrialdeak kaltetuenak izango direla dio: 2020. urtea baino lehen, herrialdeotan, uda beroak egungoak halako bost izango dira eta, beraz, suteak eta ur-eskasia areagotuko dira. Espainian, esaterako, lurrazalaren erdia basamortu bihurtuko da. Ipar Europan, aldiz, 20 urtetan negu gorriak erdira gutxituko dira eta glaziarren %50 eta %90 bitarte galdu egingo da.