“Barrio Santo” ***

Bartzelona hiria kultura desberdinen topaleku aparta da oraindik ere. Microguagua taldea 2006 amaieran sortu zuten Francesco abeslari eta gitarra jole italiarrak eta Coti baxu jole argentinarrak. 2008 urtean, Rootside izeneko disko auto ekoiztua kaleratu zuten. Barrio Santo bigarren honetan ere jamaikar doinuak dira nagusi, beti ere beste erritmoei muzin egin gabe. Letrak italieraz, ingelesez eta gazteleraz abestu dituzte, eta kaleko bizimoduaren isla dira. Maila altuegia izan gabe ere, erraz entzuten den musika egiten dute, eta kolaborazio batzuk (Che Sudaka, besteak beste) nahiz bi erremix (Rude Hi-fi eta Andy Morello) bildu dituzte.