Barbara Lenni: Sekretuen ikusmiran
Azkenean, heldu da pantailetara Bernardo Atxagak idatzitako Obabakoak liburuaren zinema egokitzapena: Obaba. Montxo Armendariz zuzendari nafarrak egin du Atxagaren maisulanaren berrirakurketa, eta bertsio horren barruan, funtsezko papera eman dio Lourdes izeneko pertsonaiari. Hain zuzen, liburuan inon ageri ez den Lourdes hori, zubi moduko bat da Obabako istorioen artean: bera da ipuinen arteko zubia, katebegia, zilborhestea.
Lourdes ezkutuko errealitateak arnastera heldu da Obabara. Isil-isil dabil batetik bestera, muskerrek eta argazki zaharrek gordetzen dituzten sekretuak bere egin nahian. Gisa horretara, neskak eskuetan darabilen bideo kamera zelataria, bere begi ederren metafora da, bere barreneko jakinminaren gauzatzea. Izan ere, muskerren eta argazki zaharren sekretua bere egin nahi du Lourdesek, eta ahal dela, baita maitasunaren sekretua ere.
Barbara Lennie da Lourdes. Lourdes da Barbara Lennie. Berdin du modu batera edo bestera esan: bera da. Casting gogor baten ondoren, Montxo Armendariz gatibatu zuen, eta gu ere gatibatu gaitu. 25 urte besterik ez dituen arren, aurrerantzean lanak izango ditu musika kontserbatorioko ikasketak eta Espainiako Arte Dramatiko Eskolako etxeko-lanak uztartzeko. Guk arrastoa jarraituko diogu, hala ere.