Barakaldo, magiak harrapatuta

Punta-puntako zenbait mago parte hartzen ari dira V. Nazioarteko Magia Jaialdian; tartean, Latko argentinarra, Jutge alemaniarra eta Castelloko Yunke, Europako magorik onena adituen arabera.


Saioetako batzuk Barakaldo Antzokian izaten ari dira, baina herriko kaleetan ere hainbat ikuskizun antolatu dituzte. Tailerrak ere egiten ari dira, haurrek eta helduek magia trikimailuak ikas ditzaten. Joan den urtean 15.000 lagunek ikusi zuten jaialdiko ikuskizunen bat edo beste.