Banatzaileak geolokalizatzea ez da legala izango

Telepizzak banatzaileei mugikorra eramatera behartzeko sistema bertan behera utzi du Espainiako Auzitegiak.

Telepizzaren Tracker Proiektua bertan behera utzi du Espainiako Auzitegiak. Janari kateak bere banatzaileak geolokalizatzeko asmoa zuen, banaketaren prozesu guztia segundoz segundo kontrolatzeko. Horrek, noski, banatzaileak mugikorra piztuta eta lokalizatzeko gai soinean eramatera behartzen zituen; hain zuzen, sindikatuek salatu dute neurri honek langileen eskubideak urratzen dituela.

Auzitegiak arrazoia eman die; sententzian zehaztutakoaren arabera, proiektua ez da bateragarria langileen pribatutasunerako eskubidearekin. Dena den, Glovo edota Deliveroo bezalako banatzaile plataformek erabiltzen dute geolokalizatzeko sistema. Ezberdintasuna? App horietako langileak autonomoak diren bitartean, Telepizzako langileak enpresako parte dira. Eta zuek, zer uste duzue, mugatu behar al dira halakoak?