Balmasedako txokolate zuria, munduko onenen artean!
Kaitxo enpresaren txokolateak International Chocolate Award saria jaso du, zorionak!
Bada txokolate zuria benetako txokolatea ez dela uste dutenak; hala eta guztiz ere, Balmasedako Kaitxo enpresak ekoizten duen txokolate zuria munduko onenen artean kokatu dute. Hain zuzen, International Chocolate Award saria jaso du txokolate honek!
Kaitxoren txokolate saritua ez da soilik txokolate zuria; Bronteko karameludun pistatxoak ditu, Añanako gatzez hornituak, eta kakao-gurin naturalarekin egina dago. Hau guztia jakinda, zeren zain zaude gutizi hau dastatzeko?