Balentziagak telesaila izango du
Datorren urtean Getariako moda diseinatzailearen biopic bat estreinatuko dute.
Yves Saint Laurent, Alexander Mcqueen, Manolo Blahnik... eta orain, Cristobal Balentziaga. Diseinatzaileen bizitzen inguruko telesailak modan daude, eta hala, Getariako modistak telesail propioa estreinatuko du 2021ean, ViacomCBS International Studios (VIS)-en eskutik.
Proiektua James Kent-ek zuzenduko du (Testament of Youth, MotherFatherSon, The Aftermath) eta gidoilariak Rebecca Pollock eta Kas Graham izango dira. Gainera, Frida Torresblanco Braven Film-eko ekoizle sarituak egingo du telesaila. Telesailaren ekoizpena 2021ean hasiko dute.
Balentziagak zorrotz zaindu zuen bere pribatutasuna, eta lanera eskaini zuen bizitza osoa, elkarrizketa gutxi eskainiz; horregatik, ez da erraza izango bere bizitzako sekretuak aurkitzea. 2013an Julio Meden modistaren filma egiten saiatu zen, baina proiektuak ez zuen aurrera egin. Orain arte Balentziagaren bizitzak inspiratu duen lan bakanetakoa Daniel Day Lewis protagonista duen Phantom Thread filma da.