Balea urdinak egunero hamar milioi mikroplastiko irensten ditu

Balea urdina Kaliforniako itsasertz inguruan elikatzen dira eta egunean 10 milioi mikroplastiko irensten dituzten, ikerketa batek dionaren arabera.

Kaliforniako eta Stanford unibertsitateetako ikerlariek animaliegan eta ekosisteman mikroplastikoek duten eragina aztertu dute. Nature Communications aldizkarian azaldu dira ikerketa honen emaitzak. 

Ikerlariek ohartarazten dute mikroplastikoak ez direla Kaliforniako uretako arazo lokal bat, baizik eta mundu oso itsasoetan duela eragina. Mediterraneoa eta Mexikoko Golkoa nabarmentzen dituzte "arro erdi-itxiak" direlako, "plastiko hondakin eta bestelako kutsatzaileen kontzentrazio altua" dutelako eta "muturreko presio antropogenikoari aurre egin" beharra dutelako.

Ikerketa berri honetan hiru espezietako 220 zetazeori jarraipena egin zaie: 129 balea urdini, 65 balea konkorduni eta 29 ohiko baleri. Sekula zetazeoen inguruan burutu den ikerketarik handiena da. Animalia hauek zenbat aldiz eta zenbaterainoko sakoneran elikatzen ziren aztertu da 2010-2019 urte bitartean. Uretako mikroplastiko kopuruaren inguruan ere neurketak egin dira. 

Mikroplastikoek, euren kontzentrazio handiena, 200 metrotako sakoneran eskuratzen dute, bertan aurkitzen dira mikroplastiko gehienak. Batzuk begiz ikus litezke, eta neurri horietakoak animaliek kaka egitean kanporatzen dituzte, baina besteak horren txikiak dira organismoan pilatzen direla. 

Bala urdinek 20-25 metroko luzera dute eta 100 tonako pisua. Munduko animaliarik handienak dira. Ikerketaren arabera, Kalifornia inguruan bizi dren balea urdinek 10.9 milioi mikroplastiko irensten dituzte egunean. 70 kiloko pertsona batek baliokidea den mikroplastiko kopurua jango balu, egunean 12.000 mikroplastiko zati jango lituzke, edo beste modu batera esanda egunean 12 gramo.

Dena den, mikroplastikoak arrisku handiagoa dira itsas ekosistementzat lurrekoarentzat baino, nahiz eta itsasoan bizi ez diren espezieei ere eragiten dien. Pasa den urtean Herbehereetan aurkeztu zen ikerketa baten arabera pertsona osasuntsuen odoletan plastikoaren presentzia topatu zen. 

Zetazeoen ikerketa honetan behatu da, balea urdinek irensten duten mikroplastikoa aurretik krustazeoek kontsumituta izan dela eta hauen bitartez iristen dela eurengana. Horrek esan nahi du kate trofikora txertatu dela plastikoa. 

Ikertzaileek behatu dute hiru espezieak 50-250 metroko sakonera artean elikatzen direla, justu mikroplastiko gehien kontzentratzen diren sakoneran. 

"Emaitza hauek baleetan mikroplastikoak izan ditzakeen eragin kimiko eta fisiologiak argitzeko lehen pausoa dira" ondorioztatu dute ikertzaileak Nature Communications aldizkarian. "Mikroplastiko mailak hazten doazenez, arazo hau monitorizatu eta berriz ebaluatu beharra dago". 

Ikerketako autoreek diote mikroplastikoak irensten dituzten krustazeoak ez direla horren nutritiboak, plastikoak proteina eta gantzaren lekua okupatzen baitu. Ikusteko daude horrek ekarriko dituen ondorioak.