“Baldin Bada”

Hona hemen Oihuka zigiluak berrargitaratu duen lanetariko bat. “Baldin Bada” Irungo taldearen bigarren diskoa izan zen eta 1989an karrikaratu zen. Dakizuenez, Baldin Bada-k musika azkarra egiten zuen, baina ska zipriztinekin freskotua. Hala ere, oro har, punka eta hardcorea egiten zituen. Oraingoan, grabazioa bermasterizatu eta digitalizatu egin dute.