Baita hondakinak ere

Gai, gogoeta eta sentimendu askoko poema liburua idatzi du iruindarrak. Olerki originalak egin ditu, eskaileretako argiaren joan-etorritik sortutakoa, esaterako: “Eskaileretako argiari sakatu eta bertan gelditu naiz ikustera noiz suposatzen nauten kanpoan, noiz behar nukeen beste inon, agian beste inorekin, edo behintzat ez hemen: bakarrik, geldi, isilik”. Hunkigarriak dira, besteak beste, Euskal Herriari buruzkoa, eta amak bere errautsak non botatzea nahiko lukeen aipatzetik abiatzen dena.