Bageraren memelarien lehiaketa martxan!
Bagera Euskaltzaleen Elkarteak #memelariak 2.lehiaketa jarriko du abian irailaren 12tik 19ra
Euskarazko memeak Twitter bidez #memelariak traolarekin zabaldu beharko dira, eta hiru onenak sarituko ditu. Bi baldintza besterik ez dira bete behar lehiaketan parte hartzeko:
- Donostiarra izatea (edo bertan lan edo ikastea)
- 2016-2017 ikasturterako asmo, nahi, desio… -ekin meme bat sortzea.
Lehenengo 3 irabazleentzako saria:
- Bageraren urteko bazkidetza eta katilu esklusiboa.
- Bageraren kamiseta
- Bageraren poltsa