Badatoz Eibarko Antzerki Jardunaldiak
Eibarko Antzerki Jardunaldien edizio berri bat abiatuko dute martxoaren 8an Markeliñeren ‘Kapsulak’ ikuskizunarekin. Hogeita hamazazpigarren edizioak apirilaren 13ra bitarte iraungo du, eta haur, gazte eta helduentzako lanak barneratuko ditu, euskaraz eta gazteleraz.
Hogeita bi emanaldi bilduko dituzte aurten Eibarko Antzerki Jardunaldiek, eta teatroaz gain, herrian udazken partean egiten den Asier Errasti film laburren jaialdiaren azken edizioan aurkeztutako lanak ere proiektatuko dituzte. Hain zuzen ere, hilaren 27an izango da, 17:30etik 21:00era Hezkuntza Esparruan.
Jardunaldiak martxoaren 8an, larunbata, abiatuko dituzte, eta hilabete oso batez luzatu, apirilaren 13ra bitarte. Euskal produkzioen artean, aipagarriak dira Markeliñeren Kapsulak, martxoaren 8an Coliseoan ikusgai izango dena, 17:00etan; Karrika Antzerki Taldearen Inungane sustraiak airean lana, hilaren 16an Hezkuntza Esparruan aurkeztuko dutena; Ttanttakak hilaren 24an Coliseoan eskainiko duen Zazpi aldiz elur obra; edota iaz Dejabu, Le Petit Theatre de Pain eta Artedramak elkarlanean aurkeztu zuten Hamlet obra, apirilaren 10ean Coliseoan ikusgai izango dena, 20:30ean.
Antzerkiaz gain, haurrentzako magia-saioak ere ez dira faltako, eta estatutik etorritako konpainiek ere listoia igoko dute. Madrilen ezagun egin den Asier Etxeandia bilbotarrak El Intérprete antzezlana aurkeztuko du, esaterako.
Datorren hilabetean, beraz, izango da zer ikusi Eibarren, animatu!
Egitarau osoa
Martxoaren 8an, 17:00etan Coliseoan
Markeliñeren Kapsulak
Martxoaren 12an, 20:30ean Coliseoan
Factoria Madre Constriktorren El Intérprete
Martxoaren 13an, 17:30etik 21:00etara Hezkunta Esparruan
Coriolanus zine emanaldia
Martxoaren 14an, 20:30ean Coliseoan
Cirque Légumeren The Cirque de Légume
Martxoaren 16an, 20:30ean Hezkuntza Esparruan
Karrika Antzerki Taldearen Inungane sustraiak airean
Martxoaren 17an, 20:30ean Hezkuntza Esparruan
Histrión Teatroaren Juana la Loca
Martxoaren 19an, 20:30ean Coliseoan
Laurentzi Produccionesen Cuarteto del Alba
Martxoaren 20an, 20:30ean Coliseoan
Pentaciónen Conversaciones con mamá
Martxoaren 21ean, 20:30ean Coliseoan
Pentaciónen Conversaciones con mamá
Martxoaren 23an, 20:30ean Hezkuntza Esparruan
Mirandez Produccionesen La anarquista
Martxoaren 24an, 20:30ean Coliseoan
Ttanttakaren Zazpi aldiz elur
Martxoaren 25ean, 20:30ean Hezkuntza Esparruan
Juan Tamarizen Magia Potagia
Martxoaren 27an, 17:30etik 21:00etara Hezkuntza Esparruan
Asier Errasti film laburren zikloa
Martxoaren 29an, 20:00etatik 22:30era Hezkuntza Esparruan
Joaquín Reyesen Que me aspen
Martxoaren 30ean, 20:30ean Hezkuntza Esparruan
Arrojoscénicoren Queremos ser los Seseman
Apirilaren 1ean, 20:30ean Coliseoan
Producciones Sexpeareren Sexpearemente
Apirilaren 3an, 20:30ean Coliseoan
Teatro del Nóctambuloren Áyax
Apirilaren 5ean, 17:00etan Coliseoan
Teatro Mutisen El Sótano encantado
Apirilaren 7an, 20:30ean Hezkuntza Esparruan
La Zarandaren El régimen del pienso
Apirilaren 9an, 20:30ean Coliseoan
Ara Malikian & La Orquesta en el tejado
Apirilaren 10ean, 20:30ean Coliseoan
Artedrama, Dejabu eta Le Petit Theatre de Painen Hamlet
Apirilaren 13an, 20:30ean Coliseoan
369 Gradi Produccionesen Giulio Cesare