Badator 'Zurriolako butaka'

Badator 'Zurriolako butaka' Seigarren urtez, 'Zurriolako butaka' saioan Donostia Zinemaldiko filmen errepasoa ikusteko aukera duzu, ostiraletik aurrera, 11:00etan zuzenean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-zurriolako-butaka/@@download/image/fp_652688_13562.jpg
2017/09/19
berria
Seigarren urtez, 'Zurriolako butaka' saioan Donostia Zinemaldiko filmen errepasoa ikusteko aukera duzu, ostiraletik aurrera, 11:00etan zuzenean.
Badator 'Zurriolako butaka'

Ostiralean zabalduko dute Donostia Zinemaldiko alfonbra gorria, eta harekin batera seigarrenez, Zurriolako butaka saioa hasiko da egunero, 11:00etan zuzenean. Berria, Hamaika, Irutxuloko Hitza, Zinea albistari digitala eta Gaztezulo elkarlanean izango dira beste behin, hilaren 22an hasi eta 30era arte —24an ez da saiorik egongo—. Inaxio Esnaola izango da aurkezlea, Lara Madinabeitia kameralaria, eta Urtzi Urkizu berriz, gidoilaria. Berriako lankideekin elkarlanean, GAZTEZULOtik Zuriñe Maguregi eta Ane Urrutikoetxeak euskarazko ekoizpenen bideo kritikak eskainiko dituzte, eta Zinea.eus atarikoek berriz, zuzendari eta protagonistei egindako elkarrizketak.

 

Zinemaldia hasi eta egun berean, Bi txirula euskarazko filma estreinatuko dute. Zurriolako butaka-n izango dira egun berean Iñigo Garcia Agirrezabalaga Bi txirula-ko zuzendaria eta Jon Elizalde aktore protagonista. Saio berean, Joserra Senperena musikaria elkarrizketatuko dute. Irizar sariko epaimahaian dago Senperena, eta Nur eta herensugearen tenplua animazio filmaren musika sortu zuen. Lan hori Zinemaldian emango dute, Zinemira sailean.

 

 

Larunbateko saioan, berriz, Handia filmeko zuzendariak elkarrizketatuko dituzte: Aitor Arregi eta Jon Garaño. Joseba Usabiaga aktoreari egindako elkarrizketa bat ere ikusi ahalko da. Handia igandean estreinatuko dute, Sail Ofizialean.

 

BERRIAk emateaz gain, saioko edukiak Irutxuloko Hitza, Zinea, Gaztezulo eta Hamaikaren webguneetan ikusi ahalko dira. Hamaikak telebistaz emango du saioa, egunero 13:30ean eta 22:30ean.

 

 

Sare sozialetan #Zbutaka traola erabiliko dute.