Badator TtanttaFest 2014
Donostiako Ttan Ttakun euskal irrati libreak prest du dagoeneko datorren larunbatean –urtarrilak 11– hiriko Gazteszena Arteoan antolatu duten festa. Guztira hamaika emanaldi izango dira eta, urtero bezala, bi agertokitan banatuko dute egitaraua.
Iaz The Rippers katalanak, La Urss, Los Temblores eta Baron Roskow irundarrak eta Manu Pogo nagusitu baziren aurtengo egitaraua ez da atzean geratuko. Areto Handian Canshadows, Kauta, Makulu Ken eta Acido C taldeak ariko dira eta iaz bezala aurten ere Manu Pogok girotuko du gaua.
Areto txikian, berriz, Royal Jaleo, Iban Device, Kino international, Panda Valium eta NiMu ariko dira. Kontzertuak gaueko 23:00etan hasiko dira eta sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira bakarrik, 5 eurotan. Antolatzaileek iragarri dutenaren arabera, 2 sarrera erosi ahal ahal izango dira soilik pertsona bakoitzeko.
Egitaraua
Areto Handian:
Canshadows
Kauta
Makulu Ken
Acido C
Manu Pogo
Areto Txikian:
Royal Jaleo
Iban Device
Kino International
Panda Valium
NiMu