Badator Mundumira!

Asteburu honetan egingo dute Arrasaten, urtebeteko atsedenaldiaren ondotik, Mundumira munduko kulturen festa. Maiatzaren 29tik ekainaren 1era bitarte goi mailako protagonistek osatuko egitarau interesgarria nagusituko da Debagoienan.



Iazko atsedenaldiaren ondotik asteburu honetan itzuliko da Arrasatera erreferentziazkoa bilakatu den munduko kulturen festa. VI. Autokarabana kontzentrazioa, mendi eta bidai blogeroen maha ingurua eta gastronomia azokaren irekiera ostiralean, BTT zeharkaldia, Biteri plazatik abiatuko den bizikleta martxa, Ekoferixa, produktu ekoloikoen eta slow food gastronomiaren azoka larunbatean, eta ibilaldia, artisautza tailerrak edo Zero Zabor ingurumen babesaren inguruko hainbat ekitaldi igandean, izango dira, besteak beste, aurtengo edizioaren osagai azpimarragarrienak –egitarau osoa ikusgai da ekimenaren webgunean–.

Musika egitarau interesgarriak borobilduko du, gainera, Mundubira. BIhar, maiatzak 30, Damba taldeak estreinatuko du Mundumira festaren musika egitaraua 21:00etan Biteri plazan eta ondoren, Betagarrik jarraituko du.

Larunbatean, maiatzak 31, goizeko egitarau zabalaren ondotik, 12:00etan, Joseba Irazoki beratarrak umeentzako ikastaro didaktikoa esainiko du eta ondoren, 13:00ak inguruan Makala Jazz Fund Banden txanda iango da, Biteri plazan. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, berriz, Urko Menaia, Family Mbolo, Yemanah eta Mery May ariko dira zuzenean eta Mundumira eszenatokian, azkenik, Iñaki Plaza eta Kiko Veneno andaluziarrak borobilduko dute eguna, 22:00etatik aurrera.

Ekainaren 1ean, igandea, egingo dute aurten edizioaren amaiera ekitaldia. 13:00etan, The Potes taldeak joko du Biteri plazan eta egunean zehar nagusituko diren ekitaldi interesgarriak behar bezala amaitzeko, azkenik, Kukai, Oreka TX eta Kalakan taldeak igoko dira, besteen artean, Amaia Antzokiko agertokira.