Badator Lurrazpiko Festa!
Ayo Silver! zigiluak antolatzen duen Lurrazpiko Festa musika jaialdia asteburu honetan izango da Donostiako Gazteszena, DOKA Kafe Antzokian eta Le Bukowski aretoan. Guztira, 13 taldek osatzen dute otsailaren 7an eta 8an nagusituko den jaialdiaren egitaraua.
Otsailaren 7an, ostiralea, Lurrazpiko Festa jaialdiaren estreinaldiak hartuko du DOKA 20:30etatik aurrera eta Juventud Juché, Viva Bazooka eta Los Claveles taldeak igoko dira agertokira.
Larunbatean berriz, otsailaren 8an, Le Bukowski klubean eta Gazteszenan izango dira hitzordu guztiak. Arratsaldeko 18:00etan merendola musikalak estreinatuko du eguneko egitaraua Le Bukowskin, Banda Crucero eta Las Sfintters taldeen eskutik.
Ondoren, 20:00etatik aurrera, Gazteszenako agertkira igoko dira The Garden, Bananas, Mark Sultan, Los Punsetes, The Limiñanas, Mujeres eta Fasenuova taldeak. Azkenik, Katza disko-jartzaileak borobilduko du bi egunetako Lurrazpiko Festa.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, baina adi guk sarrera bikoitza baitugu zuen artean zozkatzeko. Aukera hau galdu nahi ez baduzu ibili bizkor eta eman izena!
Egitaraua:
Otsailak 7, ostirala: Doka Antzokia
20:30 Juventud Juché
21:30 Viva Bazooka
22:10 Los Claveles
(Sarrera: Doan)
Otsailak 8, larunbata
Le Bukowski: Lurrazpiko Merendola
18:00 Banda Crucero
19:00 Las Sfintters
(Sarrera: Doan)
Gazteszena: Lurrazpiko Festa
20:30 The Garden
21:30 Bananas
22:30 Mark Sultan
23:35 Los Punsetes
01:00 The Limiñanas
02:15 Mujeres
03:20 Fasenuova
04:30-06:00 Katza DJ
(Sarrera: 12/15 euro)