IRITSI DA KORRIKA KULTURALA GASTEIZERA

Apirilaren 4ean hasiko da Korrika eta ziur jada entrenatzen zabiltzala Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia-ren abestiaren erritmoan. Halere, noizean behin, atseden hartu eta zentzumenei lan apur bat ematea ere ez da ideia txarra. Horregatik, gaur, martxoak 15, emango zaio hasiera Korrika kulturalari Gasteizen eta beste hainbat herri zein hiritan.

AEK-ak ohikoa duen bezala era askotako estilo, formatu eta edukiak uztartu ditu Korrika kulturala ekimenaren barruan: musika, antzerkia, hitzaldiak, erakusketak... eta hiri eta herrietako espazio kultural eta sozial ezberdinak beteko ditu. Hona Gasteizko Korrika kulturalaren egitaraua:

Aipatu otsailaren 9an eman zitzaiola hasiera ofiziala Korrika Kulturalari eta herri eta hiri ugaritan hainbat eta hainbat ekitaldi ospatuko direla oraindik ere, hementxe dituzue batzuk:

KORRIKAREN APP-A
Zita hauetako batzuk mugikorreko egutegian apuntatzeaz gain, deskargatu Korrikako aplikazioa. Honen bitartez, beste hainbat Korrika kulturaleko ikuskizunen berri edukiko duzu eta apirilaren 4tik aurrera, lasterketa momentu oro non dabilen jakin ahal izango duzu. Android eta iOS sistemekin erabili ahal izango da.

Orain bai, prest zaude, has dadila Korrika!