Badator Irun Rock Jaialdia!

Correos eta Rural Zombies taldeek hasiko dute bihar, irailak 25, Irun Rock Jaialdiaren seigarren edizioa. Kontzertu nagusiak larunbatean izango dira Ficoba aretoan 20:00etatik aurrera.


Urtero legez, udazkenarekin batera badator Men Of Rock Musika Elkarteak antolatzen duen Irun Rock Jaialdia. Bihar, ostirala, Correos eta Rural Zombies igoko dira San Juan plazako agertokira 20:00etan. Havoc donostiarren kontzertua azken momentuan bertan behera gelditu da, osasun arazoak tarteko.

Hitzordu nagusia, hala ere, larunbatean izango da. 13:00etan Irun Rock jaialdizaleek San Juan plazan izango ute hitzordua Smoke Idols eta Bracco taldeekin, gosegarri gisa. Ondoren, aurreko edizioetan bezala, Ficoba erakustazokak hartuko ditu jaialdiaren protagonistak. Aurten, Siniestro Total, Nacho Vegas, El Columpio Asesino, Guadalupe Plata, La M.O.D.A. eta Bullet Proof Lovers taldeek osatzen dute kartela.

Jaialdia behar bezala isteko, igandean, 13:00etan Calle Beat boskoteak joko du, azkenik.

Larunbateko kontzertuetarako sarrerak salgai daude oraindik. GAZTEZULOn sarrera bikoitza zozkatu dugu, eta Susana Carranza errenteriarra izan da irabazlea. Zorionak!