Badator [H]ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren astea

Urtarrilaren 15etik 21era bitarte, nobela beltzak Baztan hartuko du.

Aurkeztu dute aurtengo [H]ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren asteko egitaraua. Urtero bezala, solasaldiak, mahai-inguruak eta ipuin kontaketak egingo dituzte Baztanen, urtarrilaren 15etik 21era bitarte.

 

Egitarauarekin batera, aurtengo promozio bideoa ere, aireratu dute. Huts eginen duzu? lelopean, sekulako misterio giroa sortu dute Bira Produkziokoek (Beñat Iturrioz, Eñaut Tolosa, Oskarbi Sein), Itxaro Borda, Dorleta García eta Jaione Irazurekin batera. Musikan, Imanol Aizpuru eta Amorante entzungo dituzu.