Badator Gernikako Lekuek 2020!
Gernikako Lekuek jaialdiak datorren urteko edizioko lehen izenak argitaratu berri ditu.
Jaialdia martxoaren 7tik 14ra luzatuko da eta bere baitan proposamen anitz aurkitu ahal izango dira urteko legez. Oraingoz Sua, Lisabö, Orreaga 778, Gaizka Insunza eta Wormed eta Ash Grunwald taldeak eman dituzte ezagutzera. Izenei behatuz inoiz baino estilo ezberdinagoak entzun ahalko dira, hasi rocketik, blusera pasa eta baita death metala ere.
Kontzertuez gain erakusketak, hitzaldiak, disko azoka, zinema eta beste hainbat ekitaldi era egongo da kulturaz janzten herria aste horretan. Bonoak jada salgai daude 25 eurotan euren web gunean edo Gerniako Astran, Aterpen, Ospan eta Zaplasten.