Badator Gazte Talent musika lehiaketa

Edizio berri bat abian da jada eta Arabako bakarlari eta musika taldeek euren lanak aurkezteko auekra izango dute azaroaren 17ra arte.

Gazte Talent musika lehiaketaren 2023ko edizioa 14-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako dago eta Jimmy Jazz elkarteak jada lehiaketaren oinarriak aurkeztu ditu hemen. Arabako bakarlari eta musika taldeek euren lanak aurkezteko aukera dute azaroaren 17ra arte.

Jimmy Jazz elkarteak urtero antolatzen duen Gazte Talent musika txapelketaren bederatzigarren edizioa martxan da, Laboral Kutxa, Arabako Foru Aldundia, Araba Euskaraz eta Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren laguntzarekin.

Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Urtero bezala, adinaren arabera bi kategoria daude: Gazte Talent saria, 14 eta 24 urte bitarteko gazteentzat; eta Gazte Talent Laboral Kutxa saria, 25 eta 35 urte bitartekoentzat.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko agiriak aurkezteko epea urriaren 2tik azaroaren 17ra —biak barne— luzatuko da. Ondoren, hautaketa batzordeak azaroaren 22an jakinaraziko ditu sei talde finalistak; kategoria bakoitzeko hiru igaroko dira bigarren fasera.

Finalak, berriz, abenduaren 3tik 6ra bitarteko bi egunetan (oraindik zehaztu gabe) izango dira, Jimmy Jazz aretoan; bertan, talde edo bakarlari bakoitzak 30 minutu inguruko errepertorioa eskainiko du.

Musikako profesionalek osatutako epaimahaiak hautatuko ditu irabazleak, baina entzuleek ere parte-hartze kuota bat izango dute, epaimahaiaren erabakian ehuneko jakin bat ordezkatuz. Talde finalista guztiek 200 euroko saria jasoko dute finalean parte hartzeagatik. Horrez gain, honako hauek izango dira aurtengo sari nagusiak:

Azkenik, epaimahaiak abenduan ezagutaraziko du bere erabakia, finalen ostean. Gainera, sailkatutako talde guztiek beren kontzertuaren kalitate handiko grabazioa jasoko dute.