Badator FIRST LEGO League-ren euskal final aurrea!

200 ikaslek hartuko dute parte datorren larunbatean, urtarrilak 19, MikroFLL MONDRAGON-Innobasquen.

Hemen dago jadanik FIRST LEGO League Euskadi 2018-2019; aurtengo edizioan, otsailaren 16an ospatuko da Gasteizko Europa Jauregian. Hala, talde parte hartzileek INTO ORBIT deritzon erronka tematikoa gainditu beharko dute, espazioko bizimodua erraztuko duten soluzio berritzaileak proposatuz.

Aurretik, 200 ikaslek final aurrean parte hartuko dute datorren larunbat honetan, urtarrilak 19, MikroFLL MONDRAGON-Innobasquen.

FIRST LEGO League (FLL) 90 herrialdetan baino gehiagotan hedatuta dagoen nazioarteko hezkuntza-programa da, ikasketa-esperientzia dibertigarrien laguntzaz eta egiazko erronka tematikoen bitartez gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko jakin-mina piztea xede duena.

AInnobasquek FIRST LEGO League Euskadi bultzatu du ondoz ondoko hamargarren urtez, STEAM Hezkuntzaren arloko Euskadiko erreferentziazko programa eta Estatu osoko lehiaketa nagusia bihurtu delarik.