Badator Binakako Emakume Master Cup txapelketa

Dagoeneko 110 pilotarik eman dute izena!

Hilaren 27an Galdakaon abiatuko da Binakako Emakume Master Cup txapelketa, eta dagoeneko 110 pilotarik eman dute izena. 98 promozio mailan arituko dira, 49 bikotetan, eta beste 12 lehen mailan, sei bikote osatuz.

Honakoak izan dira lehen mailan lehiatzeko izena eman duten pilotariak: Miren Larrarte, Olatz Arrizabalaga, Olatz Ruiz de Larramendi, Iera Agirre, Arrate Bergara, Patri Espinar, Miriam Arrillaga, Maider Mendizabal, Leire Garai, Maite Ruiz de Larramendi, Leire Etxaniz eta Maddi Mendizabal. 

Finalerdiak martxoaren 10ean jokatuko dira, Errenterian. Zumarragako Beloki pilotalekuak hartuko ditu finalak, martxoaren 17an.