Babarrunak bai, puzkerrik ez
Venezuelako zientzilari talde batek babarrunek eragindako puzkerrak saihesteko sistema asmatu du. Puzkerrak direla eta jende askok babarrunak jan nahi ez dituela ikusita, arazo hau amaitzeko bidea bilatzen hasi zen Marisela Granitok zuzendutako Simon Bolivar unibertsitateko ikerlari taldea. Irtenbidea Lactobacillus Casei eta Lactobacillus Plantarum bakteriek ekarri dute; babarrunei bakteria hauek gehituz gero, akabo puzkerrak!