Ba al da animaliarik hiltzea debekatzen duen erlijiorik?
Bai, Jainismoa. India ekialdean eta hegoaldean zabaldutako erlijio honek hiru milioi jarraitzaile ditu. Beraien ustez, unibertsoa hiru zatitan banatuta dago. Batetik, goi mailako mundua dago, eta han jainko-jainkosak bizi dira. Bestetik, behe mailakoa, eta han zigortutakoak daude. Azkenik, erdi mailakoa, non gizakia, animaliak eta zenbait landare bizi baitira. Jainismoaren jarraitzaileentzat bortizkeria eza legea da eta beraz, ezin dute bizidun izakien kontra egin. Hori dela eta, barazki jale hutsak dira, erraboilak ere ez dituzte jaten, eta galarazita dute animaliarik hiltzea. Erlijio honetako jarraitzaile asko kalean maskarilak jantzita ibili ohi dira, eltxoak nahi gabe ez irensteko, eta nonbait eseri baino lehen, tokia zapi batez garbitzen dute, intsekturik ez hiltzeko.