AZKENA ROCK JAIALDIKO KARTEL OSOA

Oraindik ekainaren 21 eta 22rako denbora gelditzen bada ere, jada hasi zaitezke Azkena rock jaialdian ikusi nahi dituzun taldeen zerrenda osatzen.

Gasteizko festibalak jada itxi du bere kartela The Cult, Mt. Joy, Neko Case eta The Melvins izen zein baino zein interesgarriagoekin.

 

Argi dago, grunge taldeen ama kontsideratua dagoen The Melvins izan dela ezustekorik handiena, baina horrez gain, lehendik konfirmatuak zeuden Stray Cats, The B52's edota Wilco handiez ere gozatu ahal izango da, beste askoren artean.

Bonoak 120 eurotan erosi daitezke eta kanpinarekin nahi izan ez gero 130 eurotan. Eguneko sarrerek 65 euro balioko dute. Sarrerak salgai hemen. Rock and rollak hiltzen jarraitu behar du!