Azkena Rock Festival, Kaotiko, Esne Beltzan, Hesian...

Kontzertu asko izango dira asteburuan Euskal Herrian. Hamaika txokotan izango da musikarekin gozatzeko aukera.


Gasteizen Azkena Rock Jaialdia izango da ostiral eta larunbatean, Mendizabalan. Ostiral iluntzean, Kaotikok Reacciona diskoko zartakoak joko ditu Muskizen, Piperrak ondoan izango dituela, eta Hernaniko txosnetan Revolutionary Brothersek joko du.  Larunbatean, Ansoainen, Arrikurock jaialdia izango da; Esne Beltzak Berrizen aurkeztuko du Noa bigarren diskoa Revolverrek Irunen joko du eta Hesian taldeak kaleratu berri duen lana aurkeztuko du Diman.
Bestalde, Haizetara kale musika jaialdia egiten ari dira Amorebietan. Hamaika tokitako taldeak herriko karrikak girotzen ibiliko dira igandera arte.

Antzerkian, dantzan eta bertso saioetan ere badago non aukeratu. Errenteria-Oreretan Eztena antzerki jardunaldiak egiten ari dira, Donostian Aukeran dantza taldeak Gernika obra aurkeztuko du ostiralean eta bertso saio dotorerik ere izango da; igande arratsaldean Iker Zubeldia, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus eta Andoni Egaña jardungo dira Zarautzen eta Jone Uria, Arrate Illaro, Miren Amuriza eta Oihana Bartra ariko dira Leioan.

Eta Iruñean, sanferminetarako giroa berotzeko, peñen eguna ospatuko dute larunbatean.