Azkena Rock Festival: dezibelioz lehertu

Irailetik maiatzera aurreratuta, hemen da azkena Rock festibala. maiatzaren 14tik 16ra, 28 taldek su emango diote Gasteizi. Hitzordua aspaldi markatua dago rockzaleen agendetan.


Aurtengo izarrak, 70eko hamarkadan "estadio handietako rocka" izenez ezagututako generoaren ordezkariak dira: Alice Cooper, Molly Hatchet eta Black Crowes. Hirurek garai hartako doinu gogorrak jorratzen dituzte, Black Crowes besteak baino gazteagoak izan arren.

Goazen banan bana. Alice Cooper glam kutsuko hard rockaren ikonoetako bat dira, 60ko hamarkadan agertokira estreinakoz igo zirenetik. Molly Hatchet, berriz, southern-rock estiloaren jarraitzaileak ditugu, eta genero horretako maisuak dira, Lynyrd Skynyrd bandarekin batera. Azkenik, Black Crowes aipatu behar dugu: 1984an sortutako talde honek aurrekoen joera erakusten du, baina psikodelia ukitu batez.

Ekainaren 14ko protagonistak The Breeders izango dira. 90eko hamarkadako pop independente kutsuko talde hau Kim Deal (Pixies taldeko baxujolea) eta bere ahizpa bikiaren egitasmoa da. Duela hamar bat urte, oso ezagunak egin ziren Last splash lanari esker. Hala ere, The Breeders-ekin batera, badira beste hamaika izen interesgarri: Juliette Lewis Hollywoodeko izarra, Suediako Hardcore Superstar, The Freeks (Zen Guerrilla taldeko kide ohien egitasmo berria) edo The Queers pop-punk koadrila.

Ekainaren 15ean, Black Crowes-en gauean, 60ko hamarkadako The Zombies taldea arituko da, Time of the season ereserkiaren egileak, alegia. Gainera, Bad Brains hardcore rastafariak, Soul Asylum grungeroak, The Fabulous Thunderbirds blueseroak eta Jon Ulecia Cantina Bizarroa nafarra arituko dira, besteak beste.
Azken egunean, ezusteko asko izan daitezke, Molly Hatchet buru. Esaterako, Australiako The New Christs taldeak disko berria aurkeztuko du. Gainera, The Soundtrack of Our Lives Suediako talde handiaren eta Woven Hand, 16 Horsepower country-rock taldeko Dave Eugene Edwards-en bakarkako egitasmoaz gozatu ahal izango dugu.

Belarriak dezibelioz lehertu eta hiru eguneko rock espiral zoroan murgiltzeko aukera paregabea. Horixe da Azkena Rock.

OSTEGUNA (ateak 17:00etan zabalduko dituzte)
Lux Interior Stage
17.45 Jenny Dee & The Deelinquents
18.25 The Inspector Cluzo
19.20 Burning
20.20 White Denim
21.25 The Freeks
22.45 The Breeders
00.20 Juliette Lewis
01.55 Hardcore Superstar

OSTIRALA (Ateak 15:15ean zabalduko dituzte)
Lux Interior Stage
17.05 Elliot Brood
18.40 The Fabulous Thunderbirds
20.25 Bad Brains
22.25 Soul Asylum
00.00 The Black Crowes
01.55 Electric Eel Shock

Ron Asheton Stage

15.50 Jon Ulecia & Cantina Bizarro
16.25 Howlin" Rain
17.50 Dr Dog
19.30 Eli "Paperboy" Reed
21.20 The Zombies

LARUNBATA (ateak 15:15ean zabalduko dituzte)
Lux Interior Stage
17.05 Dan Auerbach
18.40 The New Christs
20.25 Molly Hatchet
22.40 Fun Lovin" Criminals
00.10 Alice Cooper
01.55 Toy Dolls

Ron Asheton Stage

15.50 Reverendo Parker
16.25 Jonny Kaplan & The Lazy Stars
17.50 Woven Hand
19.30 Mike Farris & The Roseland Rhythm Revue
21.30 The Soundtrack Of Our Lives