Azkena Rock
Musika jaialdiak gitarra indartsuenen soinuarekin bustiko du Gasteizko Mendizabala, ekainaren 19an eta 20an. Bertan izango dira ZZtop, Mastodon, Wovenhand, Ocean Colour Scene edota Red Fang. Dagoeneko gurean rock musikaren erreferente den jaialdiak bi sarrera mota kaleratu ditu: eguneko sarrerak 57 eurotako kostua izango du eta 84 eurotakoa bi egunetarako bonoak. Gainera, akanpatu nahi izanez gero, bost euro gehiago ordaindu beharko dira.