Azken ordu aldaketa?

Hilaren 27an, beharbada azkenekoz mugituko ditugu erlojuaren orratzak.

Hilaren 27an, larunbata, urteroko ordu aldaketa egin beharko dugu. Hala, igande goizean, 03:00etan, erlojuaren orratzak ordubete atzeratuko ditugu. Hala, hilabeteko azken igandeak ofizialki 25 ordu izango ditu.

Ohituta gaude urtean bitan ordularia atzera eta aurrera ibiltzea; udako ordutegia eta negukoa. Dena eguneko argi orduak hobekien erabiltzeko helburuarekin. Baina, benetan irabazten ditugu eguzki orduak aldaketa horiekin?

Aurten, eztabaida Europako Parlamentura iritsi da, eta ziur aski, ordu aldaketak betiko amaituko dira Europa guztian. Galdera da; ze ordutegirekin utziko gaituzte? Zein aukeratuko zenukete?

NEGUKO ORDUTEGIA

Hilaren 28ko aldaketarekin, Erresuma Batua, Irlanda eta Portugal GMT ordutegira bueltatuko dira. Bestalde, Espainia, Austria, Belgika, la Txekiar Errepublika, Danimarka, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Luxenburgo, Malta, Polonia, Kroacia, Eslovakia, Eslovenia, Suedia eta Herbehereak GMT+1 ordutegira aldatuko dira. Azkenik, Bulgaria, Zipre, Estonia, Finlandia, Grezia, Letonia, Lituania eta Errumania GMT+2 ordua hartuko dute.