Azken moda birala; kondoiak sudurretik arnastea

Sareko azken erronka zoroa da; gazte askok beren burua grabatzen ari dira kondoiak sudurretik sartu eta ahotik ateratzen.

Youtubeko azken erronka biralak zer esan handia eman du; gazteek kondoi bat hartu, sudurretik arnastu, eta ahotik ateratzean datza erronka. Condom Snorting Challenge izena du, eta praktika arriskutsua dela ohartarazi duten arren, geroz eta gehiago dira desafioari erantzun diotenak.

 

 

Joko honek ez du helburu zehatzik, soilik sudurretik sartutako kondoia ahotik irten dadila lortzea. Hori bai, irudiak ez dira oso atseginak; dirudienez, erronka egitera animatzen direnak oihartzuna bilatzen dute sare sozialetan. Eta zuk, erantzungo ote diozu desafioari?