Azken Balada

Hamaika arrazoi izaten dira musika talde bati amaiera emateko. Sarritan, beste zeregin batzuen ondorioz sortutako utzikeriak, musika taldea lozorro amaigabe batera eraman dezake. Egoera horretaz jabetuta, eta erantzukizun ariketa bikaina eginez, zumaiarrek behar bezalako amaiera eman nahi izan diote taldeari. Horretarako, azken disko bat argitaratzea erabaki dute, azken hatsaren erara, azken balak xahutu eta Urola bailaran zehar azken kontzertuak emateko. Azken jauzi hori eman nahiak, ordea, ez ote ditu nahi baino gorago igoko, eta espero gabeko berpizkunde bat eragingo?