Azeriak

"Nora?", galdetzen duten arren, Bakelitek oso argi dauka gure musikak zein norabide hartu beharko lukeen Azeriak izeneko proposamen sendo honekin. Abiapuntua gustatu zait. Haatik, lehenengo entzunketan emaitzak funtzionatzen duela iruditu arren, ondorengoetan zalantza sortu zait hasierako erreakzio hori ez ote den gure panorama musikalaren aldaketa egarriak sortutakoa. Den moduan dela, produktu gisa arriskutsua da dakarkigutena; estetikoki erakargarria eta ahots desafinatuak mugatzen duen soinu berria.