Azaroaren 26tik 30era, Cortada Film Laburren Jaialdia Gasteizen
Datorren astelehenean, azaroaren 26an, abiatuko da Gasteizen hamaseigarren aldiz, urteko sasoi honetan ezinbertzeko hitzordu bilakatu den Cortada film laburren jaialdia. Orain arteko errekorra gaindituta, guztira, 587 film labur aurkeztu dira jaialdira.
Filmak ekoizteko aurten dauden zailtasun ekonomikoak gaindituta, inoiz baino partaidetza handiagoa izan du Cortada film laburren hamaseigarren edizioak. Lehiaketaren atalean, gainera, antolatzailek pasa en urtean baino 11 film gehiago aukeratu dituzte, eta guztira, 67 lanek lehiatuko dute.
Datorren astean izango den jaialdiaren edizio honek gainera, bi berrikuntza azpimarragarri ere ere ekarriko ditu. Batetik, ikusi ahal izango diren obra guztiak doakoak izango dira, eta bertzetik, sail berri baten inaugurazioa izango da, euskal film laburrik hobereena sarituko duen 'Gureak' sailarena, hain zuzen ere.
Cortada XVI. Jaialdia azaroaren 30ean amaituko da, eta urtero bezala, sari banaketak itxiko du egitaraua. Jimmy Jazz aretoan egingo dute, bertze behin, eta Killer Barbies taldekide oihak, Silvia Superstarrek kontzertua eskainiko du. Guztira 10 sari banatuko dituzte eta Borja cresmo, Iratxe Fresneda, Iñigo Salinero, Txaflas, Aitor Arregi, Lander Camaero eta Txaaro Landa izango dira epaimahaia osatuko duten profesionalak.
Cortada Sariak:
Lehen saria 2.000 euro
Bigarren saria 1.200 euro
Animazio onena 500 euro
Dokumental onenea 500 euro
Ikusleen saria 500 euro
Hemengoak saria 500 euro
Gureak saria 300 euro
Gizonezko aktore onena 300 euro
Emakumezko aktore onena 300 euro
Argazki onena 300 euro
Epaimahaia:
Fikzioa:
Borja Crespo zinemagilea eta komikigilea, Iratxe Fresneda UPV/EHUko irakaslea eta kazetaria Iñigo Salinero, Txaflas aktorea.
Animazioa, Dokumentalak eta Gureak :
Aitor Arregi gidoigilea eta ekoizlea , Lander Camarero zinemagilea , Txaro Landa FAS Zinekluba, Bilbo.