Azaroaren 17an, Gazte Txartelaren 25. urteurrena Bilbon
Gazte Txartelak 25 urte bete dituela ospatzeko, datorren azaroaren 17a egun guztiko ekimena antolatu du Eusko Jaurlaritzkao Kultura Sailak. Goizeko 10:00etatik aurrera, hainbat ekitaldi izango dira Bilboko Karola Gunean.
Goiz guztian zehar, arrgazkilaritzak, zinemak, azoka eta musika nagusituko dira, besteen artean Bilbon, izan ere, goizeko 10:00etatik aurrera, argazki rallya, zinema zikloa, azoka txikia eta bizikleta kontzentrazioaren ekimenak izango dira.
Egun guztirako, gainera, ikastaroak ere antolatu dituzte, hala nola, komiki, skate, graffiti, Dj, breakdance eta txalaparta tailerrak egin ahal izango ditu bertaratzen den guztiak. Txalaparta ikastaroa, gainera, Oreka Tx taldearen esku egongo da.
Eguna behar bezala amaitzeko, azkenik, 20:30etatik aurrera kontzertuak antolatu dituzte, eta The Whip, Bigott, Set eta Mobydick zuzenean ariko dira azaroaren 17an Bilboko Karola Gunean.
Egitaraua:
10:00-14:00 Argazki Rallya
10:00-15:00 Zine-Zikloa
'My very first time'
10:00-17:00 Azoka Txikia
13:00-14:00 Always Drinking Marching Band
13:00-15:00 Bizikleta Kontzentrazioa
17:00-17:30 Moda
19:00-20:15 Zirkoa Koblakarirekin
Tailerrak:
12:00-14:00 Komikiak
12:00-14:00 Skate
16:00-18:00 Graffiti
07:00-19:00 Dj
10:30-12:00 eta 12:30-14:00 Txalaparta Oreka Tx Taldearekin
07:30-18:30 Breakdance
Kontzertuak (20:30etatik aurrera):
The Whip
Bigott
Set
Mobydick