Azaro Nekazaria

Zer liteke Euskal Herria baserririk gabe? Gure bizimodu kulturala elikatzeko modu on bat da nekazaritza eta negua iritsi aurretik, hilabete honetan aukerak ez dira faltan izango.

Zer egin

Laborantzarekin lotutako ekimen garrantzitsu bat bada Ipar Euskal Herrian, zalantzarik gabe Lurrama azoka da.

Lurrama (ama-lurra), Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortu zuen, laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko helburuz, hau da, gizakiak eta natura errespetatzen dituen laborantza.

Azaroaren 4tik 6ra bitartean, Miarritzeko Halles d’Iraty aretoan antolatuko dute eta egun osoan zehar animazioak, standak eta kontzertuak izango dira.

Beganoa bazara eta laborari ona izaten jarraitu nahi baduzu, azaroaren 26an, Uruñara joan beharko duzu gizaki eta landareen inguruko hitzaldia entzuteko. Besteak beste, Euskal Herriko baserrietako landareen erabilera ezagutuko duzu.

Non Jan
Azaroan, Lurrama izanen da toki egokiena ongi jateko. Asteburu osoan zehar honako kutixiak dastatzeko aukera izango duzu: herriko okelaz eta ogiz eginiko burgerrak, fritakin biologikoak, herriko behiki eta xerriki errekiak, taloak, pastizak, matahamiak, txarkuteria, gasnak... Baietz gosea piztu zaizula!

Non atera
Xiberun, Prefosta elkartea dago, Atarratzen. Bertako trinketea okupatu eta hilabetero kontzertuak antolatzen dituzte. Prentsan ez duzu kotzertu hauen inguruko informaziorik topatuko beraz, hobe haien Facebook orrialdeari begirada bat ematea:
facebook.com/prefostaelkartea

Non ajea pasa nekazari estiolan
Bi modu dira azaro nekazaria amaitzeko: kanpoan edo barnean.

Kultureta bazara, zalantzarik gabe, Baionako Euskal Museoara joan behar zara. Bertan Ipar Euskal Herriko laborantza tradizionala ikasiko duzu.

Plan harcoreak atsegin badituzu ordea, eskopeta bat hartu eta ehizara joan. Saran, pagausoak harrapatzen dituzte sareak erabiliz. Ehiza mota hori ikusteko, mendiko mugan ibili eta ehiztarien txabolak ikusiko dituzu. Hala ere, kontuz ibili, eta ez gehiegi hurbildu sareetara!

Ondo pasa Ipar Euskal Herrian!