“Ayudando a los muertos”+"Me pica un huevo"

Hogei urte joan dira Siniestro Total taldea entzuten hasi ginela. Orain, Munster Records diskoetxeak taldearen lehen bi singleak kaleratu ditu. DRO diskoetxeak 1982-83an argitaratu zituen bi harribitxiok, eta Munster-ekoek milimetrora kalkatu dute guztia: jatorrizko azalak, “Ayudando a los enfermos” disko barruan egindako enkartea, eta “Me pica un huevo” posterra. Beraz, badakizue zer topatuko duzuen: punk-rock galiziarra, eta oso prezio txukunean. Bide egokia da bildumazaleak izorratzeko, eta batez ere, gazteei gure hurbileko musika historiaren zati bat ezagutarazteko. Bikain.