Away we go
Haur bat izanen dutela jakin berri dute Burt eta Verona gazteek. Izuak hartuko ditu hasieran. Berehala bere egingo dute berria, baina. Bizi diren herria abandonatu eta haurrarentzat leku egoki baten bila joko dute AEBetan barna. Bidaia horretan, hainbat seniderekin eta adiskiderekin elkartuko dira. Bitxiak batzuk, bihozberak guztiak. American Beauty (1999) harribitxi ilunaren egileak komedia atsegin eta sentibera dakar oraingoan.