'Auzolandegiak' gazte-boluntariotzako programan aurretiko izen-emate epea zabaldu dute
EAEko 14 eta 26 urte arteko gazteek eman dezakete izena, apirilaren 18ra arte.
Auzolandegiak gazte-boluntariotzako programan aurretiko izen-emate epea martxan da apirilaren 18ra bitarte, eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren gazteek eman dezakete izena. Programa honen bidez, hainbat jatorritako gazteek konpromisoa hartzen dute gizarte-proiekzioko lan bat garatzeko.
Adinaren arabera multzokatzen dira parte-hartzaileak: alde batetik, 14 eta 17 urte bitarteko nerabeak, eta, beste aldetik, 18 eta 16 urte bitarteko gazteak. Aniztasun funtzionala duten adin nagusiko gazteek 30 urtera arte parte har dezakete programan.
Auzolandegiak bi astetik lau astera iraun dezake, eta ekintza osagarriekin konbinatuz, hainbat balio sustatzen dira bertan: bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea, kulturarteko ikaskuntza, etab. Auzolandegiak EAEn, beste erkidego batean edo nazioartean egin daitezke.
Aldez aurretiko izena emateko hona jo behar da. B@KQ identifikazioa edukitzea beharrezkoa izango da telematikoki izena eman ahal izateko.