Auzo eraberritua
Tallingo Kalamaja auzoa, Estonia, gune hotz eta deprimitzeko modukoa izatetik, hiriguneko espazio berritu eta moderno izatera igaro da azken hamarkadetan. XIX. mende amaieran San Petersburgorekin lotura egiten duen trenbidea eraiki zuten, eta horrek erakarrita errusiar langile eta enpresari ugari hurbildu ziren, oihal eta paper fabrikak ezarri zituztenak; egurrezko etxola hotzetan bizi ziren. Egun, ordea, kolore biziz margotu dituzte berauen hormak, eta portu inguruko eraikin zabaletan estoniar artista berritzaileen obrak eskura daitezke. Halaber, Balti Jaam izeneko azoka jartzen dute tren geltokiaren inguruan egunero. Derrigorrezko bisita.