Autozaleentzako festa, Azpeitin
Azpeitiko Igor Agirrebeñak eta Ezkio-Itsasoko Joseba Azpiazuk Euskal Herriko eta Espainiako Autokros Txapelketetan parte hartu behar dute. Horren berri emateko eta babesleei esker ona adierazteko, bi gidariok jaia antolatu dute Inox aretoan.
Festa 17:00etan hasi eta 21:00etan bukatuko da. Autoak jarriko dituzte ikusgai, eta hainbat opari zozketatuko dituzte. Besteak beste, karneta ateratzeko ikastaro bat eta ordenagailu eramangarria. Bestalde, Joseina Etxeberriak musika jarriko du.