Autoz harrapatutako animaliak, haragia jateko korronte etiko berria

Joera berri hau PETA alderdiak zabaldu du; ideia ona ote?

Haragia modu etikoan kontsumitu nahi duzu? Ez duzu zure burua begetariano edo begano ikusten baina kontsumo ohiturak aldatzeko prest zaude? PETA alderdiaren esanetan, hartu dezakezun erabaki onena autoz harrapatutako animaliak kontsumitzea da.

Gai izango zinateke harrapatutako orein edota basurde bat jateko? Hori da animalien aldeko alderdiaren proposamen berria. Hala, Oregonen (AEBak) dagoeneko lege berri bat jarri dute martxan; errepidean animali bat harrapatzen baduzu, hartu eta jateko aukera duzu. AEBetako beste hainbat gunetan ere martxan jarri dute lege hau; errepidean hildako animaliak bertan utzi ordez, kontsumorako aprobetxatzea da ideia.

Erresuma Batuan ez dago praktika hau debekatzen duen legerik, eta Australian ere egin dezakezu, baina soilik ehizarako baimena baduzu. Alaska da joera hau gehien praktikatzen duen herrialdea; altze kopuru handiak dituztenez, ohikoa da errepideetan harrapatuak izatea. Bertan, gorputza estatuarenak dira, eta Poliziak eramaten du haragi horren gestioa; gehiena behartsuen zentroetara eramaten dute.  Ausartzen bazara, hauek dira haragi honen onurak: