Automatikoki fokatzeko gai den lentea
2 bilioi pertsonak dute presbizia mundu zabalean; euren begiek urrutiko nahiz gertuko objektuak fokatzeko gaitasuna galdu dute. Horregatik, zinez eskertuko dute Kurtin doktore estatubatuarraren asmakuntza. Hogei urte lanean aritu eta gero, azkenean, automatikoki fokatzeko gai den lentea diseinatu du. Akabo bifokalak, trifokalak eta leiar progresiboak. Emaitza bikaina dela dio berak. Estetika zainduko ahal du!