Autodefentsa ikastaro bat egin nahi?
Emakumeen Etxean egingo dituzte, bi larunbatetan. Animatu!
Donostian pilak jarri dituzte eraso sexisten aurkako defentsan, eta hala, urrian bi autodefentsa feminista ikastaro egingo dira Emakumeen Etxean, Isa Bernal formatzailearen eskutik.
Larunbatetan izango dira ikastaroak, hilaren 13 eta 27an, goizeko 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:30era. Lehenengoa oinarrizko mailakoa izango da, eta bigarrena aurreratua. Banaka egin daitezke, baina aurreratua egiteko beharrezkoa da oinarrizkoa egina izatea.
Interesatzen zaizu? Informazioa eta izen emateak Donostiako Emakumeen Etxean (Okendo 9, behea) edo 943 48 34 70 zenbakian.
Ilustratzaileak: Nicolas González eta Cristian Toro.