Auto istripuen erruduna

Ezbehar asko autoan sakeleko telefonoa erabiltzeagatik edo erretzeagatik jazotzen dira. AEBetako Trafiko Zuzendaritzak egindako ikerketa batek argitu duenez, ordea, eguneroko kontuez pentsatzea segapotoa erabiltzea edo erretzea baino arriskutsuagoa da. Beraz, gidatzen ari garen bitartean, lan kontuak, bikote harremanak, familia arazoak eta bestelakoak burutik kentzea komeni dela jakinarazi du aipatutako erakundeak.