Australian rocks!

Euskal Herritik milaka kilometrora Australia izeneko irla bat dago. Kanguroak dituzte, koalak ere bai, baita boomerangak eta diggeridooak ere, baina ba al zenekien primerako rock taldeak dituztela?


Australiako tentsio handiko rocka ezezagun samarra da gehienentzat. Bi salbuespen egin beharko genituzke: AC/DC eta, neurri txikiagoan, Rose Tatto. Hala ere, 70eko hamarkadan, giro liluragarria sortu zen Australian; 90eko hamarkadako Seattlego grungearen edo Eskandinabiako rockaren parekoa.

Horregatik, harrigarri samarra da jendeak halako harrera hotza egin izana australiar taldeei. Beharbada, kokapen geografikoa ez da batere lagungarria izan hango diskoak Europan eta AEBetan zabaltzeko, edo birak maiz antolatzeko.

Australiako taldeek, haien gitarra indartsuekin eta heavy eta punkaren arteko soinuarekin, zur eta lur utzi zuten jendea; benetako musika egiten zuten, itxurakeriarik eta irudiaren morrontzarik gabe—Britainia Handiko punka ez bezala—. Dena den, ge-hienetan pasioak gainditu egiten zuen teknika, eta   Australiako taldeek ez zuten sekula erabateko arrakasta lortu. Baina horrek, batetik, eta lekutan egoteak, bestetik, lagundu egin zien australiarrei haien kasa eta kanpoko presiorik gabe funtzionatzen.

Hasiera
Data bat jartzekotan, sasoi hura 1975ean hasi zela esan genezake. Garaje-punk talde sorta hartan, Radio Birdman eta The Saints izan ziren lehenak. Detroiteko rockaren —Stooges eta MC5—, 60ko AEBetako garajearen eta beste hainbat talderen eraginpean—New York Dolls, Blue Oyster Cult, Alice Cooper, Velvet Underground eta lehendabiziko Stoones haiek—, abiaduraz eta gitarra distortsionatuz betetako soinu paregabea sortu zuten bi taldeek. Begibistakoa zen The Saints Ramonesen antzekoak zirela; Radio Birdman, berriz, gertuago zebilen Detroiteko High Energytik. Zurrunbilo hartan, Sydney hirian izan zen mugimendurik handiena. Izan ere, Radio Birdmanek kontzertuak antolatu eta taldeak eraman zituen Oxford Funhouse izeneko aretora —haiek antolatu zituzten Brisbane hiriko The Saints taldearen lehen emanaldiak—.

Ondoren, The Hellcats eta The Psycho Surgeons sortu ziren; bi taldeak Sydney ingurukoak ziren, eta biek Stoogesen eragina zuten. 1977an, beste talde batzuk etorri ziren: Filth, The Negatives, The Leftlovers eta The Cheap Nasties. Londresen gertatzen ari zenaren haritik, punk jarrera handiagoa zuten lau taldeek.

The Saintsek, lehenik, eta Radio Birdmanek, ondoren, Ingalaterrako eta Europako bidea urratzeko saioa egin zuten. Ez zuten merezitako erantzuna jaso, ordea. Garai hartan, modako estetika punkaren eta new wave-aren esanetara zegoen, eta bi talde hauen irudia ez zetorren bat Londresko giroarekin. Proposamena interesgarria izanagatik ere, beharbada, estetika hartatik at egoteak eragin zuen jendearen artean oihartzunik ez izatea.

80ko hamarkada, urrezko aroa
Europako biran porrot egin ondoren, Radio Birdmaneko kideak banandu egin ziren. Are okerrago, bertan behera geratu zen bigarren diskoa kaleratzeko aukera. The Saintsekoak, aldiz, Ingalaterran geratu ziren. Hori bai, Chris Bailey kantariak baino ez zuen jarraitu taldeburu. Izan ere, beste taldeburua, Ed Kuepper gitarra jotzailea, Australiara itzuli zen; eta etxera iritsitakoan, konturatu zen The Saintsek arrakasta zuela eta hainbat talde ari zirela haien bidetik.
Australiar labeldun soinuaren lehen adierazlea Brisbaneko Fun Things da; 1980ko EPa izugarria da, eta The Saints eta Radio Birdmanen arrastoa nabaria da.  

Detroiteko rockaren eraginpean zegoen Sydney, beraz. Eta New Yorkeko rockaren itzalpean, Perth hiria. Bertan sortu zen The Victims, debutatzeko single bikaina grabatutako taldea —Television addict kanta dago disko horretan—. Haien errautsetatik sortu zen The Scientists; New Yorkeko punkaren bidetik hasi ziren, baina soinu ilunagoetara jo zuten gero. Talde berrien artean, The Sunnyboys-ek eta The Sports-ek pop kutsu handiagoa izan zuten, baina biek kanta ederrak dituzte haien diskoetan.

80ko hamarkada hasieran, Radio Birdmaneko kide ohi batzuek beste zenbait proiekturi heldu zieten. Rob Younger abeslari ohiak, adibidez, The Other Side sortu zuen: bertsioak egiten zituzten, baina ez zuten luzaroan iraun. Taldekideak banandu ondoren, beste egitasmo bati ekin zion Youngerrek: The New Christs, ziur asko, denen artean, talderik onena, oraindik ere bizirik dagoena. Talde originala da, zuzeneko indartsua du, eta disko eta single sorta harrigarria kaleratu du; aukera izanez gero, heldu iezaiezu, ez zaizu damutuko!

Bestalde, Chris Masuak gitarrajotzaile ohiak The Hitmen osatu zuen, Johnny Kannisekin, Radio Birdmaneko korista eta zeremonia-maisu izandakoarekin. Hard-pop kutsuko diskoak egin zituen The Hitmenek, New Yorkeko Dictators alaien antzera. Deniz Tekek, Radio Birdamenko buru ohiak, bere aldetik, The Visitors sortu zuen, aurrekoen bide beretik, baina The Doorsen eragin nabarmenarekin.

1981ean, Sydney High Energy Sound-en zaleek ametsa errealitate bihurturik ikusi zuten: azkenik, Radio Birdmanen bigarren diskoa, Living eyes, kalean. Diskoa aurkezteko, New Race izeneko supertaldea osatu zuten Radio Birdmaneko taldekide ohi batzuek, Stoogeseko Ron Ashetonek eta MC5eko Dennis Thompsonek; birak izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Radio Birdmanek ibilbide osoan bildutakoa baino ikusle gehiago bildu zuten. Azkenean jendearen esker ona jaso zuten, beraz. Horren guztiaren lekuko da "The first and the last", zuzenean grabatutako diskoa.

Jakina, halako harrobi aberatsarekin, berezko izaera eta soinua duten talde sorta polita dago Australian 80ko hamarkada erdialdetik hona. Boomerang efektua, han bai benetakoa!

Ezinbesteko hamar diskoak



Zaila da horrenbeste disko on artean hamar nabarmentzea… Radio Birdmaneta The Saints alde batera utzita, hemen dituzue Australiako rockarendiskorik esanguratsuenetako batzuk.

1- Askoren artean, Do the pop!-The australian garage-rock sound 1976-87:Ezinbestekobilduma; 50 bat kanta dira, lehen hamarkadako talde nagusiei begiradaemanez. Generoa ezagutzeko eta zaletzeko mo-rudik onena.

2-New Christs, Distemper:Singlesortatxo bat plazaratu ondoren, Kristo Berriek disko perfektua eginzuten. Lanak keinu egiten zion iraganari, baina batez ere, aurrerabegiratzen zuen; grungeari aurrea hartu zioten.

3- Celibate Rifles, Quintessentially yours:Lehengaraiko bilduma. Taldeak bere alderik punkena eta azkarrena agerianuzten du disko honetan. Kontsumo kultura, ingurumenaren egoera larria,eta hirietako alienazioa sa-latzen dituzte abestiek.

4-The Hitmen, Tora Tora DTK:TheHitmen Dictators taldeari Australian emandako erantzuna izan zennolabait. Zuzeneko diskoa da hau; punka, surfa eta powerpopa, kontzertuizugarri batean bat eginda.

5-Lime Spiders, Headcleaner:60´s,garage eta hard rockaren artean ibili zen Lime Spiders. Hemen, haienlehen grabazioak di-tuzue. Bilduman ez da klasiko bakar bat ere falta.

6-Cosmic psychos, Go the hack:Benetako basapiztiak, Cosmic psychos-ekoek Motorhead-en pare dagoen disko bikain hau ka-leratu zuten.

7-Hoodoo gurus, Stoneage romeos:Taldearen debuta. Handik eta hemendik hartu zituzten disko hau egiteko oinarriak. Horregatik, bigarren lana —Mars need guitars— bezain koherentea ez den arren, kanta zoragarriak ditu. Sorta honetako pop-ena.

8-Bored!, Negative waves:Disko basatia, benetan. Bolumena toperaino jarrita entzun behar da. Stoogesen "Raw power-en ahizpa txikia.

9-GOD, For lovers only:Txistehutsa izan zen talde hau lehen diskoan, baina gauzak serioago hartuzituen bigarrenean. Banandu ondoren, genero honetako talderik onenaksortu ziren bertatik, 90eko hamarkadan.

10-Powder monkeys, Lost city blues:2000.urtean grabatua, Australiako rocka orandik ere sasoian dagoela agerianutzi du disko honek. Ezin dute gauza bera esan, ordea, talde honetakokideek. Izan ere, ohitura txarrek eta gehiegikeriek baxu jotzaile etataldeburu Tim Hemensley hil zuten duela lau urte. Dudarik gabe, klasikobihurtuko da.