Australia
Aurrerapena ikusita, eta sinopsia irakurrita, zalantza gutxi dago: Out of Africa berria planifikatu dute bulego ilunen batean. Oraingoan, ordea, ez ditugu Afrikako lur zabalak ikusiko, Australiakoak baizik. Aberaskume ingeles batek lur eremu erraldoia hartuko du herentzian, baina inguruko nekazariak lurra ebasten saiatuko dira. Etxaldeko gidari batek laguntza emango dio metropoliko andereñoari eta, nola ez, maitasuna ez da urrun ibiliko.