Aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa atzeratu dute
Arabako Bertsozale Elkarteak udaberrira atzeratzea erabaki du txapelketa pandemiaren bilakaera dela, honek ez baita txapelketa behar bezala burutzea ahalbidetzen.
Araban bertsolaritzaren erakusleiho izateko, bertsolaritza aktibatzeko eta zabaltzeko, bertsozaleak kohesionatzeko eta berriak sortzeko helburuarekin egiten da txapelketa besteak beste. Eragile guztien arteko elkarlana eta ilusioa bultzatzea ditu helburu antolatzaileen hitzetan.
Argitu dute, Arabak bertsolari txapelketa bezalako euskarazko kultur ekitaldiak behar beharrezkoak dituela, eta horregatik lanean jarraituko dutela, modu arduratsuan bertsozale guztientzat. Data berriak aurrerago jakinaraziko ditu elkarteak.
Orain arte Ipar Euskal Herriko Xilaba eta Nafarroa eta Bizkaiko bertso txapelketak egin dira, Arabakoa eta Gipuzkoako falta dira egiteko. Dena ondo bidean datorren urteko udazkenean izango da XVIII. Euskal Herriko bertso txapelketa Iruñean. Irailaren 24an Getxon hasiko da eta Nafarroa Arenan ospatuko da finala abenduaren 18an.